Jose Zugastiren llanak ikusteko egunak eta ordutegia honako hauek izango dira: astelehenetik ostiralera (ostiral arratsaldean itxita), 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Lekua: Alfa, Torrekua kalea 3.
Jose Zugasti Eibarren jaio zen 1952an; Madrileko San Fernando Arte Ederretako Fakultatean eskuratu zuen lizentzia eta une honetan Euskal Herriko eskultorerik ezagunetarikoa da.
Hainbat sari irabazi ditu (Bilbao Ria 2000, Euskal Herriko Bide Ingeniarien Elkargoarena…) eta bere lan asko eta asko bilduma pribatuetan zein publikoetan daude (Bilboko Arte Ederren Museoa, Artium, Bilboko udala, Agurain, Caixa…). Eibarren ikusteko aukera izango den erakusketa txiki hori egin duen lan demasaren zatitxo bat baino ez da.
Egoibarrak bidalita