Nontzeberri

Jose Guillem pintorearen paisaiak ikusgai Iruñean

 

Iruñeko San Anton galeriak aurtengo denboraldiaren lehendabiziko erakusketa inauguratu zuen iragan irailaren 21ean. Hala, datorren urriaren 16a bitarte Jose Guillem pintorearen margolanak ikusi ahalko dira.

Guillemek Joaquin Mir pintore katalanaren estilotik edaten duten paisaia koloretsuak egiten ditu. Izan ere, bere obrak Kataluniako maisu inpresionisten lana gogorazten du.

Lleidako pintoreak paisaiaren ikuspegi pertsonala islatzeko gai da mihisean. Izan ere, naturalean pintatzen du. Hala, kolore orbanak eta pintzelada solte eta biziak tarteko, paisaia eder bezain koloretsuak gauzatzen ditu.

San Anton galeriak bidali duen oharrean jasotzen denez, merezi du talentudun pintore honen erakusketa ikustea, bere jarduna eta bere pintzeladen segurtasuna deskubritzeko.

 

Exit mobile version