Nontzeberri

Jorge Peñagarikanoren prototipoak Bilbao Arte Fundazioan

Bilbao Arte Fundazioko aretoek hartuko dituzte Jorge Peñagarikanoren diseinu berrien prototipoak urrira bitartean luzatuko den erakusketa batean.
EHUko ingeniari teknikoa den Jorge Peñagarikanoren ibilbide profesionala Bartzelonan garatu da urteetan. cDIM 04 ohorezko aipamenaren jabe da eta bere lanak Bartzelonako Les Arts Decoratives museoan erakusketan dira bilduma iraunkorrean.

Toki honetaz gain bere lanak beste hainbat tokitan ikusi ahal izan dira, hala nola, Bartzelonako Exposed, Londreseko Design UK, Milango Salone Stellite eta Valentziako Altzariaren Nazioarteko Ferian.

Bilbora bueltatu zenean Bilbao Arte Fundazioaren beka jaso zuen orain erakusketa honetan ikusiko den lana garatu ahal izateko.
Artista honen gaineko informazio osagarria bere webgunean duzue.

Bilbao Arte Fundazioak bidalita

Exit mobile version