Nontzeberri

Jon Gerediaga idazleak “Izena eta izana” poemarioa kaleratu du

Jon Gerediaga idazleak Izena eta izana poema liburua kaleratu du Pamiela argitaletxearekin.

“Poeten jardunera hurbildu gara, kantura, hitz poetikoaren inguruko zerbait esateko asmoz. Eta bide horren abiapuntu bezala definizio hau erabili dugu: hitz poetikoa gauza batentzat izen egokia aurkitzen duen hitza da. Kasik izen sakratu bat, Hölderlin handiaren hitzak erabiltzearren. Halako hitz boteretsu batek gauza bat izendatzearekin batera, gauza baten izana ere sortu eta osatzen du. Esan nahi baita: izen egoki batek izatasuna ere ematen dio izendatzen, ahoskatzen eta kasik ukitzen duenari, hau da, hitz poetiko hori agertu baino lehenago izengabea zen gauza orori. Horrela ikusita, egia poetikoa dirudi esaera zaharrak dioenak: izena duen guztia omen da.”

Jon Gerediaga Goitia (Bilbo, 1975) Antropologian doktorea da. Berak dira FitolaBalba, Karpuki tui (2004); Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007); Zentauro- hankak (2012); Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015); Urtaroak eta zeinuak (2019); Natura berriak (2020); Zeru-lurren liburua (2023). F.T.I.-Antzerkiola Imaginarioko kide izan zen ia hamar urtez, eta diziplina horretan ere hainbat antzezlan idatzi ditu.

Exit mobile version