John Berkhout eta Baobabs Will Destroy Your Planet taldeek Donostiako Tabakaleran joko dute ostiralean, 19:30etik aurrera.
John Berkhout bost musikari donostiarrek eratutako folk-rock egitasmoa da, eta oraintsu, bigarren lana plazaratu dute: Bloo Mind. Disko horretan baina, hasiera folk-rocka bestelako estiloekin nahastu dute: psikodelia, krautrock, dream pop, hip hop, R&B, electro pop, ambient… Emaitza abangoardiako lan eklektikoa eta trinkoa da.
Baobabs Will Destroy Your Planet taldea duela bi urte jaio zen Iruñean. Sari batekin jaioz zen taldea: Bilboko Kafe Antzokiaren sari berezia Gaztea-ko Maketa Lehiaketaren barruan. Joan den urtean EPa grabatu zuten, eta aurten beren lehen diskoa grabatu dute Londreseko Abbey Road estudioetan, Iñaki Llanerarekin. Erreberberazioek eta teklatuek 80ko hamarkadara garamatzate, baina taldeak badu mende honetako oso gaurko egiten duen zerbait.
Informazio gehiago: kutxakultur.eus.