Israelek Gazako palestinarrei egindako giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko Estatuko hainbat hiritan egiten diren ekintzen barruan, Joëlle Tuerlinckx artistak (Brusela, 1958) bere A LEGAL MUSEAL TAG 58 m (2017 remake 2024) lana berriz margotzea proposatu du, Artium Museoaren kanpoko plazan. Obra hori lerro zuri bat da, museo-kodeen barruan kolore neutraltzat hartzen dena eta, salbuespen gisa, gorriz margotu da.
Marra gorri hori markatzeak gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, genozidio honetan gainditu diren muga guztiei buruz eta Palestinara justizia eraman dezan behin betiko su-eten baten premiari buruz. Espazio publikoan egindako keinu horrekin, museoko komunitateak eta Tuerlinckx-ek bat egiten dute giza eskubideen alde borrokatzen duten nazioarteko erakundeek behin eta berriz egindako salaketarekin.
A LEGAL MUSEAL TAG 58 m (2017 remake 2024), Artium Museoan aurkeztu zuen Joëlle Tuerlinckx-en El caso de l(a casa) museo(a) erakusketaren barruan, 2024ko azaroaren 15etik 2025eko apirilaren 27ra bitartean, eta gaur birmargotu dute gorriz palestinarren kontrako genozidioa salatzeko.