Nontzeberri

Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Joan den barikuan jokatu zen Altsasuko Itsasi euskaltegian 14-18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 30.edizioa.  Joanes Illarregi izan da bigarrenez txapelduna. Guztira zortzi bertsolari gaztek hartu zuten parte lehenengo fase ireki batean.

Arratsaldeko 18:30ean hasi zen saioa eta bertan honako bertsolariak izan ziren: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Ekain Alegre (Altsasu), Idoia Granizo (Altsasu), Aitziber Grados (Altsasu), Amets Artieda (Altsasu), Aritz Goikoetxea (Altsasu) eta Bortzirietako Bertso Eskolako zein Iruñeko Bertso Eskolako beste hiru kide.

Xabat Illarregi (Leitza), Joanes Illarregi (Leitza), Idoia Granizo (Altsasu) eta Ekain Alegre (Altsasu) aritu ziren bigarren fasean, eta azkenean Joanesek jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela eta Xabat Illarregi berriz, bigarren sailkatua izan zen.

Hortaz, biek ordezkatuko dute Nafarroa, datorren ekainaren 4an Ereñozun jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.  

Exit mobile version