Nontzeberri

Joan Mari Irigoienen fabulazio-ahalmena

Joan Mari Irigoienek armagintzaren gaia jorratu du Arma, tiro, bammm! (Elkar) izeneko azken eleberrian. Gaur goizean, lan honen aurkezpena egin du Donostian.

“Ba ote dago gauza tristeagorik eta absurduagorik arma-lantegi bat baino, gerren eta giza odolaren kontua negozio gizenak egiten dituena? Baina okerragoa da, ausaz, jendeak egoera hori onartzea eta normaltzat hartzea. (…)
Horri erantzuteko nire historia pertsonala kontatu  behar izan dut. Ni bakezale antimilitarista naiz eta”.

Egileak nobela berean bi istorio edota espazio uztartu nahi izan ditu. “Batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena.

Idazleak, modu paraleloan batzuen eta besteen pozak eta nekeak garatzen ditu lan honetan, atalez atal, txandaka, eguneroko kontuak aipatuz zein Historia egiten duten gertakari handiak jorratuz. Baina, noski, istorio biek, halabeharrez, bat egiten dute puntu batean.

“Noiz ikasi behar dugu ahulen eta munduko miserableen tokian jartzen eta errespetatzen?”

Lan honetan, idazlearen ohiko ezaugarriak topatuko ditu irakurleak: hizkuntzaren erabilera ederra, fabulazio-ahalmen ikaragarria eta gaur egungo gai minberak tratatzeko trebezia.

Exit mobile version