Nontzeberri

Jimmy Barnatan musikariak irekiko du Berumuga zikloa

Uztailaren 4an hasiko da Bergarako Berumuga musika-zikloa; egun horretan Jimmy Barnatan & The Coconers joko du, Espoloian, 22:00etan. Espainiarrak country, blues, rockbilly eta swing estiloak jorratzen ditu.

Barnatanek Room 13 hirugarren diskoa aurkeztuko du; disko horretan, gainera, aipatutako estiloko kantuez gain, irrati-nobela ere badakar. Irrati-nobelan Álex Ángulo, Adriana Ugarte eta El Gran Wyoming aktoreek parte hartu dute, izan ere, Barnatanek ibilbide oparoa egin du zinean eta telebistan; esaterako, Alex De La Iglesia zinegile bilbotarraren El Día de la Bestia filmean parte hartu zuen.

“Ez nuen ohiko diskoa egin nahi, ohiko diskoak egokiak oso iruditzen zaizkidan arren; LP kontzeptura itzuli nahi nuen, 50eko urteetako abestien moldeetara-edo”, esan du musikariak disko berriaren harira.

Berumuga programan aurrerago parte hartuko duten beste artista batzuk hauexek dira: Travellin´Brothers, Vespa Groove, Lluis Coloma…

Exit mobile version