Nontzeberri

“Jendea eta jendilajea”, Borja Arratibelen pintzelean

Borja Arratibel pintoreak Jendea eta jendilajea izenburuko erakusketa paratu du Donostiako Okendo Kultur Etxean, otsailaren 23ra arte.

Teles Hernandez komisarioaren arabera, “artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena”.

Hala, bisitariak edertasuna aurkituko du komikitik edaten duen arte primitiboan, figura groteskoetan. Ironiaz eta krudeltasunaz betetako trazu oldarkorrekin egindako marrazkiak dira, baina bisitaria erakartzeko ahalmen handia dutenak.

Informazio gehiago: donostiakultura.eus.

Exit mobile version