Abenduaren hondarretan, 30ean, Jean-Luc Godard zinemagilearen hainbat lan pantailaratuko ditu Tabakalerak, urritik hona garatu den Fokua: Zabaltegi-Tabakalera + Plus 2018 atalaren barruan.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera honako tituluak ikusiko dira pantailan: Opération Béton (1954), Une femme coquette (1955), Charlotte et son Jules (1960), François Truffaut-ekin batera zuzendutako Une histoire d’eau (1961) eta Charlotte et Véronique, ou Tous les garçons s’appellent Patrick (1959).
Aipatutako azken film labur hori izan zen 1957an Godardek 35mm-tan egin zuen lehena. Luxenburgoko lorategietan eta inguruetan errodatu zuen eta bi pisu-kideren istorioa kontatzen du, Charlotte (Anne Colette) eta Véronique (Nicole Berger). Oharkabean, hitzordua adostu dute biek mutil berarekin, Patrick (Jean-Claude Brialy).
