Gaur goizean, 11:00etan eta Donostia Elkar aretoan, Jean Echenoz idazlearen Tximistak (meetok) lana aurkeztu dute. Bertan Gerardo Markuleta itzultzailea izan da.
Eskrupulu biografikorik gabeko fikzioa izanik ere, eleberri honek Nikola Tesla (1856-1943) ingeniariaren patua erabiltzen du, bai eta haren gainean idatzitako kontakizunak ere.
Nobela honekin amaitzen da, Ravel eta Lasterka-ren ostean, hiru bizitzaren segida.
Geroko mendeetan baliagarri izango den guztia asmatu du Gregorrek. Zoritxarrez, ez da hain abila bere negozioak zaintzerakoan: zientziak axola gehiago dio etekinak baino. Beste batzuek, izaera-bereizgarri horri onura atereaz, dena lapurtu nahi diote. Atsegin hartzeko eta lanerako, ez zaizkio geratuko tximisten laguntza eta txorien antzerkia baino.
Lan honetaz esan izan dena hau: “Idazlan nabarmena, bariazio infinitoki malenkoniatsu baten gisan aurkeztua, bakardadeari, ametsen desintegrazioari eta mundu bati buruzkoa: ironia, bizitasun, dotorezia eta graziaren atzealdean, tragikoa antzematen da beti”, edota “Dotorezia, ironia, umore, ternezia eta, batez ere, estilo handiko maisu-lan txikia”.