Nontzeberri

Jazzinemaren hamargarren edizioa uztailean eta abuztuan

Jazzinema zikloaren film guztiak uztailean proiektatuko dira Artium Museoan (Gasteiz), Tabakaleran (Donostia) eta Golem Yamaguchin (Iruñea). Nafarroako hiriburuan sanferminen ostean hasiko da zikloa, eta abuztuaren 12ra arte luzatuko da.

Euskadiko jazz jaialdiekin batera abiatzen da musikaz beteriko filmografia eskaintzen duen Jazzinema. Bertan, jazz musikako soinu-bandak, jazzaren historiako pertsonaia handiak eta jazz-kutsuko hizkuntza zinematografikoa zabaltzen da beti.

Aurtengo programazioan, zinemaren historiako lau klasiko pantailaratuko dira: The Glenn Miller Story (Anthony Mann, 1954), Kansas City (Robert Altman, 1996), Bird (Clint Eastwood, 1988) eta The Connection (Shirley Clarke, 1961).
Ohiz kanpoko saio berezi bat ere programatu da jazza agertzen ez den arren. The Last Waltz (Martin Scorsese, 1978). “Hamar urtez musika-zinema eskaini ondoren, jai-giroko keinu bat egin nahi diogu AEBko zinemako beste maisu batek zuzenduriko genero honetako film garrantzitsuenetariko bati”.

Emanaldi guztien gaineko xehetasunak: Jazzinema.

Exit mobile version