Nontzeberri

Jazzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Ralph Towner gitarra-jolea Donostian

Bihar, apirilaren 30ean, eta Jazzaren Nazioarteko Egunaren harira, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Ralph Towner gitarra-joleak kontzertua eskainiko du.

Paolo Eresu tronpeta-jotzailearekin (Chiaroscuro) eta Wolfgang Muthspiel eta Slava Grigoryan gitarra-jotzaileekin (Travel Guide) kritikariek laudaturiko proiektuak gauzatu ondoren, Ralph Towner berriro itzuli da gitarra-bakarlari lanera My Foolish Heart diskoan.
Hala gitarra klasikoan nola hamabi harikoan, berehala antzematen zaio Towner-en ukitu bereziari. Bakarlari-lana ildo nagusi bat da haren diskografia aberatsean, eta album berri honetan ere Diary, Solo Concert, Ana, Anthem, eta Time Line lanen bidetik jarraitzen du.
Ondo findutako konposizio berriak dakartza, bai eta Oregongo kanta-liburuko bi ahaire ere (Shard eta Rewind), azken aldiko Paul Bley-ri eskainitako bat (Blue as in Bley) eta standard bat, Victor Young-en My Foolish Heart, zeinaz Towner maitemindu egin baitzen Bill Evans-en interpretazioa entzutean.

Exit mobile version