Nontzeberri

Jazzaldiko kartelaren lehiaketa eta lehenengo konfirmazioak

Donostiako Jazzaldiaren 47. edizioaren kartela hautatzeko lehiaketa abian da. Saria 1.2000 eurokoa da. Jaialdia uztailaren 19tik 23ra bitarte egingo da, eta dagoeneko iragarri dituzte bertan parte hartuko duten zenbait musikariren izenak.

Antony, Bobby McFerrin eta Jamaican Legends dira konfirmatu dituzten lehendabiziko izen garrantzitsuak, eta horiei beste hauek gehitu behar zaizkie: Marc Ribot, Ninety Miles, Ray Gelato, Yellowjackets eta Peter Evans.

Kartelaren lehiaketaren harira, lanak Jazzaldiaren webgunearen bitartez aurkeztu ahalko dira otsailaren 7tik martxoaren 1era bitarte.
Lehiaketarekin loturiko informazio guztia Jazzaldiaren webgunean.

Exit mobile version