Nontzeberri

Jazzaldian tokiko taldeen kontzertuak hastekotan dira

  1. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak aukeratzeko 15 kontzertu antolatu dira urtarriletik martxora bitartean. Emanaldiak Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, Lugaritz Kultur Etxean, Kutxa Fundazioa Klubean (Tabakaleran) eta Altxerri tabernan izango dira.

Aurten aurkeztutako 49 proposamenen artean, eta taldeek egindako grabazioen arabera, Jazzaldiaren antolatzaileek urtarriletik martxora bitartean Donostian arituko diren 15 taldeak aukeratu dituzte.
Kontzertu zikloa osaturik dago eta gaur berton lehen zita izango da Mané taldearekin. Mané zortzi musikari profesionalez osatutako kolektiboa da. Zortzikoteak jazzaren eta musika afro-karibetarraren arteko fusioa du ardatz. Taldearen errepertorioa Kubako musikako erreferentziazko artistek (hala nola Omara Portuondok eta Compay Segundok) ospetsu bihurtutako piezez eta duela hamarkada batzuk Tito Puenteren edo Jerry Gonzálezen orkestrek grabatutako energia handiko eta inprobisaziora irekitako konposizioez osatuta dago. Soinu-bidaia bat jazz afro-karibetarraren erreferentzia klasiko eta garaikideetan zehar.

Tokiko taldeen kontzertuen agenda osoa ikusteko egin klik hemen.

Exit mobile version