Nontzeberri

Jazz Vital musika zikloa aste honetan abiatuko da

Jazz Vital musika zikloa aste honetan abiatuko da “musika inprobisatuaren arloan sortzen ari diren proiektuak bultzatzeko eta ahots eta lengoaia garaikide berrien aldeko apustu garbia egiteko”. Ekimenak bere X. urteurrena ospatuko du aurten.

Aurten Vital Fundazioak hiru kontzertu programatu ditu Arkabian, maiatzaren 7an eta 14an eta ekainaren 7an, 19:30ean. Horretaz gain, ekitaldi berezi ere antolatu da, Big Band Eguna, maiatzaren 31n, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.

Aste honetan, hilak 7, Nerea Arrieta hirukotea arituko da. Taldeak Nerea Arrieta pianista eta abeslaria du buru, Rakel Arbeloa bateria-jotzailearekin eta Fran Serrano kontrabaxu-jotzailearekin batera. 2024aren hasieran sortu zen taldea, eta 2025eko abuztuan, hirukotea estudioan sartu zen urte horren amaieran Vaivén lehenengo lan diskografikoak argia ikusi zuen. Bere emanaldietan, “jazz tradizionalenetik garaikidera naturaltasunez igarotzen den proposamen baten eskutik aurkeztuko du Nerea Arrieta hirukoteak estreinaldi hau, eta soinu bilaketa pertsonala eta etengabeko bilakaeran ari dena eskainiko du.”

Datorren astean Mané taldearen txanda izango da, eta ekaineko kontzertuan, Andrea Cabezuelo abeslari, piano-jotzaile eta perkusio-jotzailea Javier Antoñana gitarra-jotzailearekin eta Jon Cañaveras baxu-jotzailearekin batera arituko da.

Xehetasun guztiak: Jazz Vital

Exit mobile version