Nontzeberri

Jazz Uhinak Hirian Barrena zikloaren azken kontzertua

Jazz Uhinak Hirian Barrena zikloaren XIX. edizioa urrian hasi zen eta hil honetan amaitu egingo da. Guztira  zortzi kontzertu antolatu dira Gasteizeko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko areto nagusian, 19:00etatik aurrera izango direnak.

Urrian izan zen lehen kontzertua Fred Hersch musikariarekin. Azaroaren 19an, Carmen Souzaren ahotsa izan zen protagonista. Abenduaren 17an, Joyful Gospel Choir taldearen txanda izan zen. Urte honetako lehen kontzertua, Estela Julia Sextet taldeak eman zuen. Otsailaren 18an, eta martxoaren 25ean, prestakuntzarako jardunaldiak antolatu dira Jesus Guridi Kontserbatorioko eta Luis Aramburu Udal Musika Eskolako ikasleekin.
Apirilaren 29an, Jessica Pina Trioren kontzertua programatu zen, eta orain, maiatzean, Billie Sings Soul kontzertuaren txanda izango da.
Hala, gaur berton, jazzeko eta souleko musikari bikainek lagunduta, Susana Ruizek esperientzia musikal aberatsa eta zirraragarria eskainiko du. Agertokian duen presentzia magnetikoa da. Egin dituen proiektu batzuek Estatuko musika beltzaren ahots boteretsuenetako baten ospea eman diote. Orain, Billie Sings Soul lanarekin, Susana Ruizek Billie Holidayren bizitza eta ondarea ospatzen duen soinu bidaia batera gonbidatzen gaitu, baina bere ikuspegitik egiten du, iragana eta oraina uztartuz, arrasto sakona utziko duela agintzen duen obra batean.

Informazio guztia www.ondasdejazz.com webgunean.

Exit mobile version