Hilaren 20an, Donostian eta Bilbon, bi kontzertu interesgarri antolatu dira jazz musikaren inguruan.
Eddie Henderson Quartet arituko da Victoria Eugenia Club aretoan, 19:30ean hasita. Eddie Henderson (tronpeta), Arnie Somogyi (kontrabaxua), Matyas Gayer (pianoa), Stephen Keogh (bateria) musikariak biltzen dira taldean. Eddie Henderson tronpeta-jotzailea jazzaren legenda bizia da, gaur egun ere bere ibilbide osoan zehar izan duen maila instrumental itzelari eusten diona. New Yorken 1940an jaioa, afro-amerikar soinuekin lotutako artisten semea izateak musikarekiko grina piztu zion. Diotenez, 9 urte besterik ez zituela jaso zituen Louis Armstrongen lehen tronpeta-eskolak, eta, handik gutxira, Miles Davisen bisita jaso zuen eta txundituta geratu zen Hendersonek bere Sketches Of Spain kanta nola interpretatzen zuen ikusita. 70eko hamarkadan iritsi zitzaion aitortza, Herbie Hancocken taldeko kide gisa. Harrezkero, bakarkako ibilbide ikusgarria egin du, bai lider gisa, bai Art Blakeyren Jazz Messengersekin jotzen, bai Dexter Gordon, McCoy Tyner, Elvin Jones, Jackie McLean eta beste hainbat jazz erraldoirekin batera.
Beste aldetik, Joshua Edelman trio arituko da Bilboko JazzOn aretoan, 20:00etan. Talde zoragarri horretan Joshua Edelman (piano), Eric Surmenian (kontrabaxua) eta Juan Luis Castaño (bateria) aritzen dira.