Nontzeberri

Jazz kontzertu bi tokiko taldeak hautatzeko

Gaur berton, Arnaud Labastie Trio arituko da Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan, 19:30ean hasita, 58. Jazzaldiak antolatutako Tokiko Taldeak hautatzeko kontzertu zikloaren barruan.

Arnaud Labastie (pianoa), Antoine Gastinel (bateria), eta Laurent Aslanian (kontrabaxua) musikariek osatzen dute taldea. Arnaud Labastie prestakuntza klasikoa jasotako pianista eta organista da; Antoine Gastinel kontserbatorioko irakasle ohia, bateria ospetsua da Akitaniako hegoaldeko eszenan; eta Laurent Aslanian, kontrabaxu klasikoko ikasketak egin ondoren, autodidakta gisa hasi zen Jazzean. Hirukoteak eskaintzen duen errepertorioan, batez ere, Jazzaren estandarreko piezak, bere konposizioak eta bestelako moldaketak biltzen dira.

Asteazkenean, hilak 22, 19:30ean ere, baina Kutxa Kultur Klubean, Ura Duo arituko da. Taldea 2020ko konfinamenduan bizitako sentimenduak eta esperientziak kontatzeko eta transmititzeko premiatik sortu zen, eta gehienbat eurenak diren konposizioak eskaintzen dituzte.

Exit mobile version