Nontzeberri

Jazpana jaialdia edo Ruralismo Postmodernoa

Datorren hilean berriz abiatuko da Jazpana jaialdia, artearekin bat eginez, kontzertu andana antolatu dituzte aurten bertako kideek. Lehen ekimena Jazpanart! izango da. Rural Postmodern lelo pean hirugarren edizioa izango da urriaren 18an. Igartza Monumentu Multzoan ospatuko da aurtengoan ere eta azken bi urteetakoak bezain arrakastatsua izatea espero dute. Beste ekintza batzuen artean, kartel tailerra, Jazpanazoka edo DAC taldearen kontzertu bat gozatu ahalko dira. Horretaz gain, eta betiko moduan, Argazki Rallya, 3×3 Saskibaloi Txapelketa zein Skate Lehiaketaz gozatu ahal izango duzue.

Baina jendea, urriko azken asteburuan Beasain aldera ekarriko duena, musika izango da. Betiko moduan, ostiralean lau kontzertu eta DJ batez gozatzeko aukera izango duzue Bernedoeneako karpa erraldoian eta larunbatean, 8 talde eta DJ batez.

Ostiralekoan Fumut, The Lookers, Ladislao eta Nueva Vulcano taldeak arituko dira, eta gero Olarius & Brothers DJ. Urriaren 25ean (larunbata) Nikkin, Crazy Young, Buffalo, Beach Beach, Capsula, It’s Not Not, Za! ta Lasers taldeek sekulako espektakulua osatuko dute.

Zatoz Ruralismo Postmodernora!

Exit mobile version