Fair Saturday fundazioak eta Bilboko Udalak Bullying-aren kontrako ipuinak lehiaketaren lehen edizioa antolatu dute eta oso arrakastatsua izan da. Bizkaiko ikastetxe askotako 600 ikaslek aurkeztu dute euren ipuina.
Lehiaketak berritzailea izan nahi du eta irekita egon da 8 eta 23 urte bitarteko ikasleentzat. Lanak euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz idatzita aurkeztu ahal izan dituzte 2017ko urrian eta azaroan. Orain, lehiaketako narraziorik onenak hautatu ondoren, Bullying-aren kontrako ipuinak izeneko liburuan jasoko dira. Gainera, 100 euroko 15 sari emango dira eta gizartearen arloko proiektuetan erabiliko dira. Sarituek eta ordezkatzen dituzten ikastetxeek aukeratuko dituzte proiektuok.
Sari-banaketa eta hautatutako ipuinak jasotzen dituen liburuaren aurkezpena martxoaren 10ean egingo da Bilborock aretoan.
Bullying-aren kontrako ipuinak lehiaketa Bilbon sortutako Fair Saturday mugimendu kultural globalaren eskutik etorri da eta kulturaren bitartez etorkizun hobea eraikitzeko asmoa du.
Informazio gehiago: Fair Saturday fundazioa.