Nontzeberri

Javier Oyarzunen irudimenezko faunaren uneak

Javier Oyarzun pintoreak Instantes de mi fauna imaginaria erakusketa paratu du Kultur Leioako erakusketa-gelan. Erakusketa zabalik egongo da hilaren 25era arte.

Oyarzun hirugarren dimentsioan sakontzen saiatu da lanotan, objektuen bolumena nabarmentzeko asmoz, bai eta errealismo argiago eta ikusgarriago bat eskuratzeko asmoz ere.

Hala, materialen forma eta ehundurak ikertu ditu, bere irudimenean txertatutako animalia edo izaki propioak irudikatzeko. Horretarako alanbrea, moldeatzeko pasta, akuarela eta berniza erabiliz, figura probokatzaileak egiten ditu.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Exit mobile version