Nontzeberri

Javier Aramendik “Verba Polita” kaleratu du

Gaur, urriak 10, Javier Aramendik Verba Polita poesia liburua aurkeztuko du Erein argitaletxeko kideekin batera, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.

Liburu hasieran esaten da, “Victor Hugo frantziar idazlearen ahotik, Pasaian lan, dantza eta kanta egiten dela. Eta horrela gertatzen da poesiokin ere: badira lanera, serio, doazen poesiak; badira, halaber, jokoan, dantzan, dabiltzanak, eta baita kantari datozenak ere, alai eta umoretsu. Halakoak dira, halakoak gara”.

Javier Aramendi Gallardo (Madril, 1959). Euskal Filologian lizentziatua eta institutuko irakaslea. Lan solteak argitaratuak ditu herri eta literatura aldizkarietan: Susa, Xaguxarra eta Durangoko Ibidem eta Ibaizabal aldizkarietan. Lehena du, Verba Polita izenburupean eta Erein argitaletxeko Poesia sailean argitaratu berri duen poesia liburu hau.

Beste aldetik, urriaren 11an, Donostiako Garoa Kultur Lab-en, Hasier Larretxeak Larremotzetik liburua aurkeztuko du 13:00etan. Eta urriaren 18an, aurkezpen gurutzatua egingo dute Pello Salaburuk eta Hasier Larretxeak Iruritako Jauregiarte taberna kulturalean, Baztango haranean,  arratsaldeko zazpietan. Pello Salaburuk Hasier Larremotzetik (Erein) liburua aurkeztuko du, eta Hasierrek, berriz, Pelloren Errateko nituenak. Cuzcoko kronika (Erein). 

 

Exit mobile version