Dozena bat artista bilduko dira gaur, Iruñeko Civivox Iturrama Zentroan, inauguratuko den II Regreso al Origen erakusketa kolektiboan.
Ekimenaren bigarren deialdian, hamabi egitasmo aukeratu dituzte, eta bere xedea da artista horien ibilbide ezberdinentzako topalekua eratzea; artista horiek testuinguru kultural berdinetik datoz, alegia, Nafarroatik. “Ekimenak benetako interes bat izan du akuilu, testuinguru kultural berean sortu diren artista batzuen esperientzien artean hartu-emanak sortzekoa hain zuzen, geroan izan dituzten era askotako bilakaerak alderatzeko marko bat ezarriz”.
Erakusketan ondoko artistek parte hartuko dute: Sandra Arroniz, Raquel Asensi, Maitane Azparren, Paula Velasco, Pablo Bailo, Nanda Gamarra, Helena Goñi, Alex Hernandez, Mario Molins, OPN Studio, Elvira Palazuelos, Maite Redondo, Nuria Mosqueira, Elena Fernandez y Xandra Villar. Astistok paratu dituzten lanak askotarikoak; tartean, marrazkiak, bideo-lanka, argazkiak eta eskulturak.
Erakusketa bi ardatz argiren inguruan ardazten da: batetik, jatorri bihurtu den natura; eta bestetik, kulturen arteko talka. “Bi esperientzia mota horiekiko atxikiduran eta bizipenetan barna, agerian geratzen da erakusketan”.