Nontzeberri

Jateko zinea proiektatuko da Artiumen

Artea, zinea eta gastronomia lotzen dituen zine-zikloa ondu du Gasteizko Artium zentro eta museoak; programa horren baitan, bi film pantailaratuko dira: gaur bertan, L’aile ou la cuisse (Claude Zidi, 1976, Frantzia) eta uztailaren 30ean, Charlie and the Chocolate Factory (Tim Burton, 2005, AEB).

Biak ala biak familia guztiari zuzendutako lanak dira, eta 18:30etik aurrera hasiko dira. Emanaldiak amaitu ondoren, gainera, Cube Artium jatetxean zerbait jateko aukera ere izango da.

Gaur aurkeztuko den filmaren harira, L’aile ou la cuisse filmak kritiko gastronomiko prestigiotsu baten istorioa kontatzen du. Louis De Funès komikoa sartuko da kritiko horren azalean, zeina mozorrotuta joan ohi da jatetxeetara, ezagutu ez dezaten. Kritikoa erretiratzear dago, eta bere lana semeari laga nahi dio; semeak, berriz, beste asmo batzuk ditu: pailazoa izan nahi du.

Tim Burton zinegile estatubatuarrak zuzendutako Charlie and the Chocolate Factory, ordea, izen bereko ipuinean oinarritutako lana da: bost umek (haietariko bat familia txiro bateko mutiko zintzoa), Willy Wonka (Johnny Depp) pertsonaia xelebreak zuzendutako txokolate fabrika bisitatuko dute, lehiaketa bateko irabazle suertatu direlako.

Informazio gehiago: artium.org.

Exit mobile version