Datorren asteko larunbatean, azaroak 12, Art and Project elkarteak “Jarri iezaiozu aurpegia” izeneko arte-proiektua gauzatuko du Hendaiako Mendi Zolan aretoko kioskoan, 12:00etan.
Geure buruak eta bestea nola ikusten ditugun potretaren bidez du ardatz tailer sortak. Hala, arte plastikoak ardatz hartuta, norberaren pertzepzioa jorratu nahi dute tailerrotan.
Art and Project elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, “proiektua Euskal Herri osoan egin nahi dugu eta umeekin, irakasleekin, herritarrekin eta artista jakin batzuekin, 1.000 erretratuko instalazioa egiteko, etorkizunean Mendi Zolan aretoan erakusteko”. Erakusketa etorkizunean proiektuan parte hartuko duten udalerrietan erakusteko asmoa ere agertu du elkarteak.