Nontzeberri

Jardun Artistikoentzako Institutuaren bosgarren edizioa

Tabakalerak eta Artium Museoak antolatu dute Oteiza Museoarekin elkarlanean Jardun Artistikoentzako Institutuaren bosgarren edizioa, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakontzeko eta prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen arteko trukerako gune bat eraikitzeko.

JAIren bosgarren deialdirako 50 hautagai baino gehiago agertu ziren, eta horien artean, 16 parte-hartzaile aukeratu, txostenean aurkeztutako artelanaren interesaren eta kalitatearen arabera eta hautagaiek beren aurkezpenetan helburuak izendatzean ikasketa-programaren ildoekiko adierazitako egokitasunaren arabera.

Hortaz, datozen bi hilabete eta erdian eskolaren bosgarren deialdian hautatutako hamasei lagunek parte hartuko dute ikasketa-programan. Uztailaren 8tik aurrera eskola Tabakaleran garatuko da, eta abuztuko azken astean itzuliko da Artium Museora, tartean Oteiza Museoan egonaldi labur bat egin ondoren.

2024an honako hauek izango dira irakasleak: Patricia Dauder (Bartzelona, 1973), Jeremiah Day (Plymouth, Estatu Batuak, 1974), Imán Issa (Kairo, 1979), Hilary Lloyd (Halifax, Ingalaterra, 1964) eta Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972). Tutoreak, berriz: Olatz Otalora (Algorta, 1990), Alejandro Cesarco (Montevideo, Uruguai, 1975), Itziar Okariz (Donostia, 1965) eta Ibon Aranberri (Itziar-Deba, 1969) artistak.

Ikasketa-programa “artearen jardueraren inguruko elkarrizketak eta horiek sortzen dituzten lengoaietan eta subjektibazioan beste bide batzuetatik barneratzeko gaitasuna zabaltzeko aukera ematen duen baliabide gisa aurkezten da”.

Exit mobile version