Nontzeberri

Jardun Artistikoen Institutua programaren zazpigarren edizioa

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren lankidetzarekin, abian jarri dute JAI Jardun Artistikoen Institutua prestakuntza-programaren zazpigarren edizioa. Deialdia otsailaren 16ra egongo da zabalik.

Programa 2026ko uztailean eta abuztuan egingo da eta honako artista hauek parte hartuko dute irakasle gisa: Mariana Castillo Deball (Mexiko Hiria, 1975), Louidgi Beltrame (Marseilla, 1971), Nora Aurrekoetxea (Bilbao, 1989), Maddi Barber (Lakabe, 1988), Debris Stevenson (Londres, 1990), eta Carla Filipe (Aveiro, 1973). Baita Ibon Aranberri (Itziar, Deba, 1969), Alejandro Cesarco (Montevideo, 1975) eta Itziar Okariz (Donostia, 1969) artistek ere, tutore gisa.

Aurtengo deialdia “artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei eta sektoreko eragileei begira antolatu da, eta ez da beste baldintzarik eskatzen parte hartzeko”. Jasoko diren proposamenen artean 16 parte-hartzaileak aukeratuko dira, eta prestakuntza-saioak Gasteizko Artium Museoan izango dira 2026ko uztailaren 1etik 26ra eta Donostiako Tabakaleran 2026ko abuztuaren 1etik 31ra. Altzuzako Oteiza Museoan egonaldi bat egingo dute ere, uztailaren 2tik 31ra.

Jakingarri guztiak: JAI

Exit mobile version