Araia-Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdia abuztuaren 13tik 16ra egingo da. Aurten hamar konpainia arituko dira bertan.
Araian 10 funtzio bilduko dira lau egunetan. Alde batetik, Arrazpi Berri kiroldegiak lau barne ikuskizun izango ditu, guztiak 22:30ean. Bestetik, udalerria kaleko antzerkiz beteko da berriro, hainbat espaziotan doako hainbat proposamen eginez.
Araia izango da ekimenaren epizentroa, baina abuztuaren 3tik irailaren 11ra bitartean Arabako 21 herritan zehar (Amurrio, Artziniega, Atauri, Berantevilla, Durana, Elciego, Izarra, Bastida, Lantziego, Laudio, Luiaondo, Manzanos, Maeztu, Oion, Okina, Okondo, Larrazubi, Agurain, Eskuernaga, Zaitegi eta Zuhatzu Kuartango) ibiliko den zirkuitu ibiltari batekin osatuko da, kultura deszentralizatzeko konpromisori eutsiz. Guztira 22 emanaldi izango dira zirkuitu ibiltari horretan.
Programazioak areto barruko ikuskizunak eta kaleko antzerkiko proposamenak nahastuko ditu, “arte eszenikoak espazio eta publiko desberdinetara hurbiltzeko apustuan”.
Jaialdiaren gaineko xehetasun guztiak hemen.
