Nontzeberri

Janaren eta pinturaren misterioak

M.P. Herrero pintoreak Mahaira… izenburuko erakusketa paratu du Donostiako Arteko galerian, abuztuaren 17ra arte. Artistak janaren inguruko pinturak jarri ditu gune horretan (mihise, paper eta grafiko): sukaldeak, jantokiak, bazkalondoak, mahaikideak…

Erakusketa gastronomical.art izeneko egitasmoaren baitan egin da; proiektu horrek duela bi urte hasi zuen Arteko galeriak, eta bere azken xedea Nazioarteko Lehiaketa bat egitea da, gastronomiari buruzko artisten liburuak argitaratzeko.

Erakusketaren harira, Herrerok jateko espazioak jaso ditu bere koadroetan, hain zuzen ere, jateko guneetan biltzen diren elementuen arteko elkarrizketak dira pinturak. Hala, kromatismo pigmentatuaren bitartez, gastronomiak erakusten duen liturgia solemne eta oroitarazlea sortzen du.

Hainbat formatutako koadro horietan atmosfera artegagarria antzeman daiteke, errealitateak eta irrealtasunak bat egiten duten mundua. Hala, gizakiak inguruan lausotzen dira, eta efektu horren bidez giro misteriotsuak sortzen ditu artistak.

Exit mobile version