Ostiral honetan, hilak 5, Bilboko Errekaldeko IX. Umorezko Antzerki Erakustaldia abiatuko da, eta lau ostiraletan jarraian, Errekaldeko udaltegiak umorezko bost antzerki proposamen hartuko ditu. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.
Otsailaren 5ean abiatuko da ekimena Andaluziatik datorren Las Poderío Varieté Trío taldeak egingo duen Idas y venidas lanarekin. Otsailaren 12an, Kataluniako Companya de Pallassos La Tête kolektiboak Tempus Fugit lana eskainiko du. Obra hori, 2019ko Zirkolika Sarien finalista izan zen Kataluniako Pailazoen Ikuskizun Onenaren kategorian.
Otsailaren 19an, 19:00etan, El Mono Habitado taldeak euskarazko Gizaunka lana plazaratuko du. Gizaunka ironiaz betetako istorioa da, bere itxurazko inozokeriatik bizitza argitasun lotsagabe eta umore garratz dosi garrantzitsu batekin deskribatzen duen pertsonaia batek kontatua”. Horren ostean, Pedz Limbo taldeak Boxers euskarazko lana egingo du.
Azkenik, otsailaren 26an, Ganso & CIA-k Panoli Kabareta eskainiko du zikloa amaitzeko.