Nontzeberri

Iurretan “Antzerkia Bultzatuz” ekimena antolatu dute

Iurretako Udalak Antzerkia bultzatuz ekimena antolatu du beste behin, eta urtarriletik ekainera arte makina bat ikuskizun bilduko ditu bere programazioan.

Guztira 9 lan izango dira ikusgai sei hilabete hauetan, eta horien bidez, “batetik, aretoko programazioa sendotu nahi da, eta, bestetik, antzerki-eskaintza herritar guztiei hurbildu nahi zaie. Antzerkia ere bultzatu nahi da, euskarazko ekoizpenak bereziki, eta horrekin batera Ibarretxe Kultur Etxetik programazio oso bat eskaini.”

Barikuan, hilak 23, izango da lehen zita Luna Llena taldeak egingo duen Los angeles de Sabin piezarekin. Gaztelaniazko lanez gain euskarazkoak ere izango dira, honako hauek: Zaintzaren dantza (Eidabe), Bizi bizi zirkua (Kiki eta Koko Pailazoak), Abduzioak, ke barbaridad! (Arrapaladan), eta Bizia lehoi erregea (Navarra Producciones).

Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version