Nontzeberri

“Itzulera” piezak Donostia Antzerki Saria jasoko du

Martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio euskarazko obra onenari. Aurten, Dejabu Konpainiaren Itzulera antzezlanak jasoko du saria, eta obra saritua antzeztuko da 19:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokian.

Lanaren korapiloa hauxe da: “Konpainia bateko hiru kideek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea”.
Bertako kideek esan duten moduan, “zuzenean sortutako filma baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea egongo da oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira faltako abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat”.

Oholtza gainean Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo eta David Aguilar aritzen dira.

Exit mobile version