BAD-Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia bere erdigunera heldu da, eta hori ospatzeko, Itziar Barrio artista euskaldunaren ikus-entzunezko sorkuntza lanaren erabateko estreinaldia izango da.
Oraingo honetan, artistak Juanjo Oteroren laguntza izango du, eszena zuzendari gisa. Proiektua leku batean baino gehiagotan egiteko sortzen da. Ibilbidea Bilbon hasiko du, eta, ondoren, New Yorkera eta Madrilera joango da. Gaur goizean aurkeztu da Bilbon, eta aurkezpen ekitaldian bi artistak eta Alicia Otxandategi, BAD-eko programatzailea egon dira.
Zawp (Zorrozaurre Art Working Progress) pabilioiak, Haceria-ko espazio berriak, Los peligros de la obediencia hartuko du lau egunez (azaroaren 2tik 5era). Elkarrizketan eta zineko eta eszenako-antzerkiko hizkuntzan oinarrituta dagoen eta izaera esperimental eta prozesual nabarmena duen ikus-entzunezko sorkuntza proiektua da. Itziar Barrio artistaren proiektuak zineko hizkuntzan, talde dinamikan eta Strasberg-ek antzezleak zuzentzeko duen metodoan du bere oinarri teorikoa.
MBN Comunicacion-ek bidalita