Mundu klasikoko eta modernoko musika proposamenik onenak haizatuko dituzte Lekeition, Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldian, uztailaren 10tik 17ra arte.
Edizio honetan denetarik izango da: Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosaren txistu eta akordeoi melodiak; Ahaire zehar-txirula ensemble aparta; Landarbaso abesbatza; Chiara Pelloni abeslari italiarraren eta Irati Bilbao abeslariaren arteko elkarlana; eta Iker Figueroa tronboilariak lideratutako La Quinta Planta taldearen erritmoak.
Lehen egunean, hilaren 10ean, Garikoitz Mendizabal & Gorka Hermosa musikariek Sustraien Matxinada izeneko kontzertua eskainiko dute. “Tradizioa eta modernidadea batzen dituzte proposamen honetan: euskal kulturaren XXI. menderako ikuspegi berri bat. Folklorea, jazza eta musika klasikoaren ekidistantzia neurtu bat mantenduz, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konpositiboak fusionatzen dituzte.
Bi artista handi hauek euren instrumentuak erreboluzionatu dituzte azken urte hauetan, txistu eta akordeoiaren nazioarteko erreferentzia bihurtuz. Honez gain, Iholdi Beristainen ahots harrigarria sentitzeak ekitaldi hau ikuslearentzat kontzertura gerturatzeko arrazoi politta egingo dute”.
Egun guztietako programazioa: Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldia.
