Nontzeberri

Itsasoaren mundua Zarautzen

Hurrengo otsailaren 6tik martxoaren 30era bitartean, Zarautzeko Sanz-Enean Itsasturiak izeneko erakusketa egongo da ikusgai.
Erakusketa hau EKEren (Euskal Kultur Erakundea) eskutik dator eta bertan itsas munduaren inguruko lekukotasun berri bat eskaintzen da, hots, Donibane Lohizune-Ziburuko marinelen bizitza multimediaren bidez kontatua.

EKEn irakurri dugunez, erakusketa hiru hizkuntzatan (euskaraz, frantsesez eta gazteleraz) dago eta itsas mundua barne-barnetik sentiarazteko xedea dauka, bertan entzun eta ikusgai diren lekukotasunen bitartez.
Itsas-portuaren eta arrantzaren inguruko istorioak kontatzen dira hirurogeita hamabi film zatietan, eta hauen artean, arrantzaleak baina hein berean, haien emazteak, arrain-saltzaileak, edo itsasoaren inguruan bizi den edonor agertzen dira.

Lekukotasun horiek norberaren erritmoan gozatzekoak dira. Izan ere lekukoek utzitako argazkiak edo berdin tokian-tokiko arrantzari buruzko bideo-dokumentalak aplikazio elkarreragile batzuen bidez kontsultagarri dira.

Itsasturiak erakusketa Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin partaidetzan egina izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Caisse d’Epargne Banketxearen eta Arrantzaren Europako Fondoaren diru-laguntzarekin.

Exit mobile version