Nontzeberri

Istorioei buruzko istorio bat

Abenduaren 8, 9 eta 10ean, David Caiñaren Tres Tristes Breves antzezlanaren estreinaldia izango da Bilboko Pabellón 6 aretoan. Antzezlana bizitza bat osatzen duten istorioen bidezko bidaia da. Pieza horiek epaimahaiaren, publikoaren eta interpretazioaren zortzi sari bildu dituzte P6ko Antzerki Arineko Jardunaldietan.

Lan horretan, Vinagre, El primer tren que salga eta El numerito pieza laburrak oholtzaratuko dira. Piezak David Caíña, Josu Angulo Anthonisen, Kepa Alesso, Sara Barroeta eta Leire Orbek interpretatuko dituzte.

“Egile bat, aktore talde bat eta kontatzeko modu bat dituzte komunean hiru piezek, betiere komediaren eta dramaren muga horretan dauden piezak. Baina, batez ere, bada oso modu intimoan lotzen dituen zerbait: guztiak egilearen benetako esperientzietatik abiatzen dira. Eta ikuskizun honetan esperientzia horiek nolakoak izan ziren bertatik bertara ezagutu ahal izango dugu.”

Zenbat denbora pasatzen dugu gure iraganean, eta ondorioz, horrek nola galarazten digu gure oraina? Tres Tristes Breves antzezlana hiru pieza labur triste baino gehiago da. “Istorioei buruzko istorio bat da. Emozioak haragi bizian dituen ikuskizuna. Komedia bat, eta guztiz kontrakoa ere bai”.

Fikzioaren eta autofikzioaren arteko nahasketa honetan, Nitya López Saituak zuzendutako bisualak eta Ernesto Baezen argazki zuzendaritza aipatu beharko dira.

Diogun moduan, emanaldiak abenduaren 8an, 9an eta 10ean eskainiko dira, ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandean 19:00etan.

Exit mobile version