Nontzeberri

Israel Vibration eta Tarrus Riley reggae musikariek kontzertu bakarra egingo dute Euskal Herrian

Israel Vibration eta Tarrus Riley reggae musikari klasikoek Bilboko Kafe Antzokian izango dira hilaren 19an. Bi artista mitiko horiek ikusteko parada bakarra izango da.

Denboraldiko reggae kontzerturik garrantzitsuenetarikoa izango da hilaren 19koa. Jamaikako Israel Vibration talde klasiko bezain entzutetsua da. Tarrus Riley, berriz, New Yorkeko Bronx auzoan jaiotako artista da eta Dancehall estiloa jorratzen du, hip-hop-a, eta reggae-a baztertu barik.

Lascelle Bulgin Wiss, Albert Craig Apple Gabriel, eta Cecil Spence Skeleton musikariek osatzen dute Israel Vibration ahots hirukotea. Musikariok 70eko hamarkadan hasi zuten euren ibilbidea eta harrezkeroztik, hainbat disko plazaratu dute, azkena Reggae Knights. 1977 urtean grabatu zuten lehendabiziko singlea, Why Worry; iraupen luzeko lehendabiziko lana, berriz, urtebete geroago, The Same Song. Orotara, 22 disko plazaratu dituzte, azkena Reggae Knights (2010).

Bestalde, Tarrus Riley New York hiriko Bronx auzoan jaio zen 1979. urtean.  Disko jartzaile gisa egin zituen bere lehendabiziko musika urratsak Busta Rhymes-ekin batera. Hala ere, reggae abeslari gisa da ezaguna. Orain arte hiru lan argitaratu ditu: Challenges (2004), Parables (2006), eta  Contagious (2009).

Exit mobile version