Nontzeberri

Ismael Iglesias artistak “Anormal” erakusketa paratu du

Anormal izeneko erakusketa paratu du Ismael Iglesias artistak Bilboko SC Galleryn. Obrak datorren urteko urtarrilera bitartean ikusi ahalko dira.

Anormal labirintoa da, irudi metaketa neurrigabekoa, noraeza ere ekar dezakeena. Kontenplazioa ere zaildu egiten du akumulazio horrek, baina era berean begirada gal daiteke bertan. Bere lanak hormetan daude, beste toki askotan ere, eta dena estaltzen dute, akumulazioaz izateaz gain, Anormal ere sorpresa anitza izan daiteke eta.

Erakusketan artistak pieza ezberdinak bildu ditu, garai teknika, tamaina eta euskarri mota guztietakoak, horiek guztiak bederatzi urtetan sorturikoak izan dira. Artistak Malévich, Richter, Larry Poons edo Michel Majerus miresten ditu eta horrek eragina du bere margolanetan.

Baina zer da Anormal? Margolariaren amorrua, ez handi bat mundu normalari esateko, baina onartu behar du koloreak eta gauzak nahastearekin konformatu beharko duela.  Anormal, gure bizimodua bezalako da, anormal.

Exit mobile version