Nontzeberri

Isabel Azkarateren atzera begirako erakusketa

Isabel Azkarateren atzera begirako erakusketa abenduaren 2tik otsailaren 25era arte egongo da ikusgai Kutxa Fundazioaren Artegunean. Bere artxiboko obra sorta hautatua da erakutsiko dena, Isabel Azkaratek 1978tik 2006ra egindako argazkiak ehunka baitira, guztiak kalitate handikoak.

Isabel Azkarateren artxiboak 175.000 objektu baino gehiago ditu. Bertan negatiboak eta diapositibak, kamerak, katalogoak nahiz prentsako jatorrizko argitalpenak ere badude.
Kutxa Fundazioak bultzaturiko erakusketa horrek ia 300 kopia biltzen ditu, horietako asko argitaratu gabeak.
Bere helburu nagusia “Euskadiko lehen emakume fotokazetaritzat hartzen den ondarea ezagutzea da. Hala, atzera begirako erakusketa bat antolatu da, zeinaren bidez ikusgarritasuna emango baitzaio irudien kantitateagatik ez ezik haien kalitateagatik zinez oparoa den artxibo bati eta zeinarengandik espero baitugu herritarren nahiz ikertzaileen akuilu izatea, artxibora jo dezaten gure azkenaldiko historiaren bestelako irakurketak eta interpretazioak eratzeko.”

Erakusketa zazpi ataletan antolatuta dago: Bartzelona; Ameriketako esperientzia; Albistea dokumentatzea; Bizitza Euskadin; Zirkua. Mozorro eta artifizioarik gabe; Arte eta parte; eta Bizitza bat bidaia bat.

Isabel Azkarate Euskadiko lehen emakume fotokazetaritzat hartua da, eta gizarteko eta politikako gai korapilatsuak dokumentatu izan ditu kazetari grafiko gisa; horien artean, Peruko Sendero Luminoso talde terroristaren atentatuen nahiz 80ko hamarkadan euskal gatazkaren egunerokotasunaren lekukotasuna ematen dutenak. Bidaiatzeko zaletasunari esker argazki ederrak lortu zituen Brasil, Bali, Egipto, Nepal, Pakistan eta Turkian. Horrez gainera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako argazkilari gisa egin zuen lan Azkaratek hamarkada bat baino gehiagoz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren argazkilaria izan da, baita argitalpen askoren ohiko lankidea ere: Diario Vasco, La Voz de Euskadi, El Periódico de Catalunya, El País, Interviú, Tiempo, Dunia, Mujer Hoy.

Exit mobile version