Nontzeberri

Iruritan eta Lizarran NBTko azken bi final-laurdenak

2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laurdenak, Iruritan eta Lizarran izango dira.
Larunbatean, Iruritako Gizarte Bilgunean, ondoko sei bertsolari hauek izango dira oholtza gainean: Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra.
Igandean izango da laugarren eta azken final-laurdena, Lizarrako Gazteriaren Etxean. Taula gainean izango dira Eneko Lazkoz, Julen Zelaieta, Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Diego RiaƱo bertsolariak.

Saioetako irabazleek zuzenean eskuratuko dute finalaurrekoetan kantatzeko aukera; gainerakoek, final-laurden guztietan zer pasa itxaron beharko dute, puntuazioaren arabera sailkatzen diren ala ez jakiteko. 24 bertsolari ariko dira final-laurdenetan, eta 18rentzako tokia izango da finalaurrekoetan.

Interneten, www.bertsozale.eus atarian aurkitu daiteke txapelketarekin lotutako informazio guztia.

Exit mobile version