Nontzeberri

Irungo Gazte Bideoa lehiaketa abian da

Azaroaren 14tik 16ra bitarte egingo da Irungo Gazte Bideoaren XVII. Lehiaketaren 2013ko edizioa. Lehiaketan parte hartze hartu nahi dutenek urriaren 4a baino lehen bidali beharko dituzte euren lanak.

Ekimena 1978tik 1995era bitarte jaiotakoei zuzenduta dago, eta aurkeztu diren lanek 2012ko uztailaren 1aren ondoren egindakoak beharko dute izan. Zinegile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake, fikziozkoak, eta gehienez 20 minutuko iraupenarekin.

Partaideek hiru ataletan lehiatzeko aukera izango dute: lehenengoan, Bideoa, bideoan egindako film laburrak jasoko dira, irabazleak 1.500 irabaziko ditu; bigarrenean, Labur Gehiago izenekoa, 13 eta 17 urte bitarteko zinegileei zuzenduta dago, eta 400 euroko saria banatuko da; eta, hirugarrenean, Bidasoako Eskualdea, eskualdeko errealizadoreen lan onena sarituko da 200 eurorekin.

Gazteentzako Labur Gehiago atalean, partaideek film bakarra aurkeztuko dute, eta gehienez hiru minutukoa. Gogoratu, lanak urriaren 4a baino lehen bidali beharko direla. Izen emate fitxa eta bestelako xehetasunak clickforfestivals.com webgunean daude jasota.

Exit mobile version