Nontzeberri

Iruñeko Urtarrijazz jaialdiaren azken kontzertuak

Urtarrijazz jaialdiak Nafarroako musikarien jazza biltzen du urtero, eta Iruñean kontzertu eta hitzaldiz beteriko programazioa antolatu hil honetan. Asteburu honetan azken kontzertuak izango dira.

Jaialdiaren oholtzatik, De estraperlo, Txeih Jazz Factory, Elephants, Zugardi Rag Band, eta Timeline taldeak pasatu dira.

Diogun moduan, asteburu honetan, Músicas Atlánticas: Las orillas de un ancho río (Hitzaldi Musikatua) ekimena, eta OMG (Oscar Muñoz Group) taldearen kontzertua antolatu dira zikloari amaiera emateko.
Urtarrilaren 31an, OMG (Oscar Muñoz Group) taldeak azken kontzertua egingo du. Jazz garaikideko proiektu bat da hori. Bertan, Oscar Muñozek jazzaren tradizioa oraingo sonoritate eta formekin konbinatzen dituzten soinu-paisaiak arakatzen ditu. Zuzenekoa sutsua eta dinamikoa da, sotiltasuna, bizitasuna, egitura eta inprobisazioa ederki uztarturik. Taldean Óscar Muñoz (baxu elektrikoa), Alberto Arteta (saxofoia), Francesco Casali (pianoa), Luis Giménez (gitarra) eta Juan Manuel Urriza (bateria) aritzen dira.

Urtarrijazz jaialdiak ditu xehetasun guztiak.

Exit mobile version