Nontzeberri

Iruñeko Udalak euskarazko literatur lehiaketa antolatu du

Iruñeko Udalak Egile berriendako XXXV. euskarazko literatur lehiaketa abiarazi du. Ekimenaren helburua poesia eta narrazio modalitateetan aritzen diren bertako idazleen obra literarioa sustatzea da. Lanak aurkezteko epea urriaren 27an amaituko da.

Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du modalitate bakoitzeko, gai librekoa, jatorrizkoa eta argitaratu gabea.
Poesiako modalitatean, lanek gutxienez 200 bertso izan behar dituzte, eta narrazioek, gutxienez, 15 orrialde.
Hiru sari banatuko dira modalitate bakoitzean: lehen saria 2.500 eurokoa; bigarrena, 1.000 eurokoa, eta hirugarrena, 500 eurokoa. Halaber, lau aipamen eman ahalko dira, bakoitza 250 eurokoa, modalitatea kontuan hartu gabe.
Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek, edo nafarrak izan gabe helbidea Nafarroan dutenek. Egileek beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin dute lanik aurkeztu.

Hemen kontsultatu ahal dituzue betebeharreko guztiak.

Exit mobile version