Nontzeberri

Iruñeko I. Bertsopaper-lehiaketako irabazleak

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko I. Bertsopaper-lehiaketarako deia egin zuten duela hilabete batzuk, eta lanak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izan zen.

Bada deialdi horretan 24 lan aurkeztu dira, eta Arkaitz Goikoetxeak, Nerea Bruñok eta Sustrai Colinak osaturiko epaimahaiak hainbat sari banatu ditu. Hala,  kategoria bakoitzean sari nagusiak irabazi dituzte Ekhi Rojo Rodriguezek, Beñat Astiz Isasik eta Saioa Alkaiza Guallarrek.

Ekhi Rojok Garai arraro hauetan lana aurkeztu zuen, pandemiak eguneroko bizitzan eragin dituen aldaketei buruzko bertso-sorta. Beñat Astiz Isasik Pieza akatsduna lana aurkeztu zuen. 2002an edo lehenago jaiotakoei zuzendutako kategorian (lehen saria 1.500 eurokoa da) Saioa Alkaiza Guallar izan da onena. Hiru pena mota lanak lehen saria jaso du, “hiru istorio aurkezten dituelako egitura ausart eta original baten bidez, zeinetan aipagarria baita hainbat gai modu oso sinesgarrian jorratzeko gaitasuna”.

Sari-banaketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen duten Bertsoaroa zikloaren lehen jaialdian egingo da, azaroaren 5ean, Nafarroako Antzerki Eskolan.

Exit mobile version