Nontzeberri

Iruñeko “Bertsoaroak” abian da

Urriaren 23tik azaroaren 13ra bitarte, Iruñeko Bertsoaroak egitarauk bertso-saioak, Etxepare Rap eta Beira taldearen emanaldiak eta mahai-inguru bat jasoko ditu.

Iragan urriaren 23an egin zen estreinako saioa, eta gaur, halaber, bigarrena egingo da: Amets Arzallus, Jon Barberena, Andoni Egaña, Xabier Legarreta, Sustrai Colina eta Unai Agirre arituko dira; aurkezle, aldiz, Fernando Anbustegi.

Bihar, bertsolari gazteen saioa izango da: Patxi Castillo, Maddalen Lopez, Saioa Alkaiza, Maider Arregi, Aitor Servier eta Joanes Illarregi bertsolariak eta Karlos Aizpurua gidaria.
Horrekin batera, hitzaldiak eta mahai-ingurua ere izango dira, Ahozko generoaren transmisioa izenburupean; bertan, Jon Sarasuak, Antton Lukuk eta Joseba Tapiak parte hartuko dute, eta Karlos Aizpurua moderatzaile arituko da.

Azaroaren 4an Beira taldeak bertso sorta musikatu du, eta azaroaren 11n, Imanol Epeldek Etxepare Rap ikuskizuna aurkeztuko du.

Azaroaren 13an amaituko da Bertsoaroak saio bereziarekin: Maialen Lujanbio, Oskar Estanga, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aimar Karrika eta Nerea Elustondo bertsolariak izango dira agertokian, eta Ainhoa Aranburu, berriz, aurkezle lanetan ibiliko da.

Informazio guztia: bertsozale.eus.

Exit mobile version