Nontzeberri

Iruñean, “Udaberriko Antzerki Aroa” martxan dago

Maiatzean hiru antzezlan ikusteko parada egongo da Udaberriko Antzerki Aroaren zikloarekin. Antzezlanak Nafarroako Antzerki Eskolan eta Gayarre Antzokian taularatuko dira, maiatzaren 5, 12 eta 19an. Emanaldiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.

Atzo abiatu zen ekimena, Huts Teatroak eta Artedramak oholtzaratzen duten Atzerrian lurra garratz lanarekin. Ander Lipus eta Laura Penagos dira antzezleak, eta Amancay Gaztañaga obraren zuzendaria.

Maiatzaren 12an, 19:00etan, beste saio bat programatu da: Gure xaharrak, Bonbon Beltz taldearen lana. Zuzendaritzaz Maika Etxekopar arduratu da eta antzezleak Ahlam Slama, Battitt Halsouet, Amaia Irazabal, Bruno Hollemaert, eta Maika Etxekopar dira.

Azken egunean, Harkaitz Canok idatzitako Sisiforen paperak obra esanguratsua ikusteko abagunea izango da. Antzezleak Anjel Alkain, Joseba Apaolaza, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Markos Marin, Mireia Gabilondo, Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Ikerne Giménez, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Iñaki Rikarte, Alexandru Stanciu, eta Dorleta Urretabizkaia dira. Emanaldia Gayarre Antzokian izango da, maiatzaren 19an, 19:00etan.

Antzerki Aroa Iruñeko Udalak antolatzen du, Gayarre Antzokia eta Nafarroako Antzerki Eskolaren laguntzarekin.

Exit mobile version