Nontzeberri

“Iruña Fokatu” lehiaketaren lanik onenak ikusgai

Sanduzelaiko Civivoxan Iruña Fokatu lehiaketaren aurtengo edizioko irabazleen lanak ikus daitezke datorren urtarrilaren 9ra bitartean. Orotara, aurkeztutako 80 argazkien erakusketa dago ikusgai.

Tramontana izeneko argazkiarekin, Roberto Vidaurre Lorenzok irabazi du Iruña Fokatu lehiaketaren aurtengo edizioa. Bere atzetik, Amadeo Urdiáin Navasek irabazi du bigarren saria. Kasu honetan oinezkoen igarobide baten irudia aurkeztu du, goitik begiratuta.
Hirugarren saria Antonio Lanarentzat izan da, Txantreako Done Jakue elizaren atzealdeko plazaren argazki batekin. Eta, azkenik, Kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenaren saria Andrea Silanes Valencia eta Javier Vergara Lacueyk irabazi dute, kolore biziz eraikitako bizitoki-eraikin baten irudi baten bitartez.
Epaimahaiak aipamen bereziaak eman dizkie beste lau lani: horien egileak Francisco Javier Martínez Eslava, Fernando López Urdin, Mikel Saiz Mendive eta Roberto Vidaurre Lorenzo izan dira.

Exit mobile version