Kutxa Fundazioak Irun Literatura Sarien 46. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu. Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 22an amaituko da, eta irabazleak irailaren 13an jakinaraziko dira. Sari banaketa ekitaldia Irunen izango da, azaroaren 21ean.
Sariak eleberri eta olerki modalitateetan banatuko dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein dela ere horien nazionalitatea.
Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkeztu daitezke, baina gutxienez 800 bertsokoak, eta lan onenak jasoko duen saria 15.000 euro eta garaikurra da. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak bidaliko dira, gutxienez 150 foliokoak. Horko saria 20.000 euro eta garaikurra da.
Lan sarituak argitaratu egingo dira, eta Elkar argitaletxeak editatu eta banatuko ditu.
Bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.